Ekitaldia
Naukas Bilbao 2013ren leihoa zabalduko du eitb.com-ek
2013/10/17
Zientzialari eta dibulgatzaile mordoak zenbait hitzaldi eskainiko dituzte irailaren 27 eta 28an EHU-ko Bizkaia Aretoan, eta zuzenean izango dira ikusgai eitb.com-en
"Zientzia, eszeptizismoa eta umorea" leloan oinarritu dute Naukas Bilbao 2013. Ehunka zientzialari eta dibulgatzaileren topaketa izugarria da eta 10 minutuko hitzaldiez osatuko dute. Hauek izango dira hizlarietako batzuk: Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Animalien Fisiologia saileko irakaslea eta Kultura Zientifikoko Katedrako koordinatzailea; Clara Grima Sevillako Unibertsitateko Matematika Aplikatuaren saileko irakaslea; Francis Villatoro Matematikan Doktorea, eta askoz gehiago.
eitb.com-en zuzenean jarraitu ahal izango da ekitaldia irailaren 27 eta 28an, 9:30etik aurrera.
Naukas (lehen Amazings.es) ekimenaren sortzaileek (Miguel Artime, Antonio Martínez, José Cuesta eta Javier Peláez) zuzenduko dute ekimena, baina, esan bezala, dibulgatzaile eta zientzialari asko arituko dira bertan.