Itxi

Dibulgazioa

Artearen jatorria

2014/05/07

Zientziateka zikloak artearen jatorriari buruzko  hitzaldia eskaini du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arte adierazpenaren jatorriari buruzko datu berriak azaldu dira, teknika fisiko eta kimiko berriei esker bildu direnak. Hainbat galdera sortzen zaizkigu haiei esker, besteak beste: Zein izan zen ikurren gaitasun hori garatu zuen lehenengo Homoa? Noiz eta nola hedatu zen artea? Zein ondorio izan zituen gizartean fenomeno honek? Izan ere, hizkuntzak eratzeko ikurrak sortzea giza ezaugarri bat da. Hizkuntza idatzia eta ahozkoa, musika, dantza, eskultura eta pintura jatorria antzina-antzinako Historiaurrean duten hizkuntza motak dira.Marcos Garcíak, EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailako irakaslea eta Eusko Jaurlaritza-EHUren Aurrehistoriako Ikerketa Taldeko ikertzailea, ‘Artearen jatorria’ izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskaini du.

Hizketaldi hau UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok hilean behin antolatzen duten Zientziateka ekimenaren barruan antolatu da.

 

 

 

Bideoak (1)