Dibulgazioa
"Bizi adimentsuaren eboluzioa: Auza edo beharra?"
2014/05/07
Ambrosio García Leal biologo eta filosofoak bizi adimentsuan oinarritutako hitzaldia eskaini du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nola azaldu dezakegu hainbat eta hainbat aldiz testuliburuetan eta museoetan azaldu zaizkigun lehenengo zeluletatik hasita giza hizkuntza sortzera doan biziaren historiaren eboluzio-sekuentzia? Konplexutasun biologikoaren hobekuntza ebolutiboa azaltzeko, Ambrosio García Leal biologoak selekzio natural klasikoaren mekanismo osagarri bat proposatu du: "konplexutasun bonba", espezieak aurrerantz ihes egitera eramaten duena, ingurunean gerta daitezkeen aldaketei aurrea hartzeko haien fisiologia, anatomia edo jarrera aldatze aldera. Ikasteko gai diren burmuinak eta patogeno berriak baztertzeko gai diren sistema immunologikoak Darwinena ez den egokitzeko gaitasun horren adibide dira. Izaki espezialistak batera desagertzea eta ekosistemak egokitzearen alde egin duten espeziekin birsortzea eragiten duten biosferaren hondamendi errepikatuek izaki horien konplexutasun fisiologikoa eta kognitiboa areagotzen dute.
Ambrosio García Leal biologoa eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zientziaren Filosofian doktorea da. Ekologia, biotermodinamika eta sistema konplexuen egokitzapena arloetan ikertu du. Azken urteotan biologiaren filosofiaren inguruan aritu da gehienbat, sexuaren eboluzioak Darwinen teorian jartzen dituen arazoen inguruan hain zuzen ere.
Bideoak (1)