Itxi

Darwinen eguna

Darwinekin hitzordua Bilbon

Bilbo

2014/05/12

Ana Zubiaga eta Carles Lalueza-Fox genetistek, hitzaldia eskaniko dute Darwinen eguna ospatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bidebarrietako Liburutegian otsailaren 12an bi hitzaldi eskainiko dituzte, arratsaldeko 7etatik aurrera: Ana Zubiaga genetistak desagertutako espezieak berreskuratzeko aukerari buruz hitz egingo du, eta Carles Lalueza-Fox genetistak, neandertalen genomari buruz.

Zientziaren eta jakintzaren pertsona nabarmenak 2007az geroztik parte hartzeak - Francisco J. Ayala, Pilar Carbonero, Juan Luis Arsuaga eta Manuel Toharia, besteak beste - ekitaldi hau ezinbestekoa bihurtu du zientzia eta kultura, oro har, maite dutenentzat.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Círculo Escépticok eta Bilboko Udalak antolatzen dute Bilboko Darwinen Eguna. El Correok, CIC bioGUNEk, Biofisika Bizkaia Fundazioak eta UPV/EHUren Aula Espazio Gelak kolaboratzen dute ekitaldiarekin.