Cargando...
Itxi

Zientziateka

"Desberdintzaren matematika"

2020/11/27

Eva Ferreira, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Estatistika irakaslea, matematiketan oinarritutako hitzaldia eskaini du

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zientziatekan, Matematikak desberdintze arrazoiak eta eboluzioa ezagutzen nola laguntzen digun azaltzen da, "beirazko sabai" efektua, esaterako. Izan ere, estatistikak argiak dira: desberdintzak daude etnien artean, herrialdeen artean... Hainbat diziplinatik abiatuta aztertu da desberdintzaren fenomenoa, Soziologia, Psikologia, Ekonomia eta Zientzia Politikoen ikuspegitik, esaterako. Hala ere, matematika ere tresna erabilgarria da fenomeno hori aztertzeko. Eredu matematikoak gizarte zientzietara aplikatzeak errealitatea sinplifikatzea dakar, baina hipotesiak sortu eta haiek egiaztatzeko baliagarriak diren tresna estatistikoak eraikitzeko lagungarria da.

Eva Ferreira, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Estatistika irakasle eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna, "Desberdintzaren matematika" hitzaldia eta mahai-ingurua eskaini du AlhondigaBilbaon.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.