Itxi

Zientziateka

Neandertalen gainbehera

2014/06/19

Álvaro Arrizabalaga, EHUren Historiaurreko irakaslea, adituek neandertalen teoriei buruz dituzten pentsaera ezberdinez aritu da Zientziatekan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Neandertalen gainbeheraren inguruan eztabaida anitz sortu dira, interesa pizten baitu gizartean. Egun badakigu ez zirela guztiz desagertu, egungo zenbait gizakik haien ondare genetikoaren zati bat baitaukagu oraindik ere. Baina adituak ez dira ados jartzen zenbait alderdi zehazterakoan; besteak beste, nor izan ziren, zergatik ez zuten iraun gaur egunera arte espezie gisa eta zein izan ote ziren, 100.000 urtean baino gehiagoan, beraien bizimoduaren oinarri izandako kultura eta gizarte mekanismoak. Gaiaren egungo egoera zein den ikustea eta analisien emaitza berberetatik abiatuta jarrera hain ezberdinak nola sortu diren aztertzea oso argitzailea da.

Álvaro Arrizabalagak, UPV/EHUren Historiaurreko irakasleak, Zientziateka zikloan hitzaldia eta mahai-ingurua eskaini du AlhondigaBilbaon.

Zientziateka hilean behin antolatzen dute EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko.