Zientziateka
Bizi-bizirik dago itsasadarra
2014/10/08
José Ignacio Salinas, UPV/EHUren zoologiako katedraduna, Nerbioko itsasadarrak izandako hobekuntza biologikoaz aritu da Zientziatekan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Munduko estuario oso gutxik izan dute Nerbioko itsasadarrak izandako hobekuntza biologikoa. Ikuspegi biologikotik, itsasadarraren berezitasuna bizirik gabeko mundu batetik bizi-bizirik dagoenera aldatzea izan da. Hiritar asko hurbiltzen da haren ertzera hegaztiak, arrainak eta birsortze horren beste adierazle gero eta gehiago ikustera. Hitzaldian ekosistemen kalitate biologikoa neurtzeko bertako faunaren berezko balioa nabarmenduko da.
José Ignacio Salinasek, UPV/EHUren zoologiako katedradunak, 'Bizi-bizirik dago itsasadarra' izeneko eztabaida eta mahai-ingurua eskaini du AlhondigaBilbaon irailaren 24an.
Zientziateka hilean behin antolatzen dute EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko.
Â
Â
Â
Bideoak (1)