Cargando...
Itxi

Astearte On

"Zarautzen zientziaz blai"

Zarautz

2014/11/07

Astearte On ekimenean zenbait gaztek parte hartuko dute zientziaz hitz egiteko. Felix Goñik, biokimikan eta biologia molekularrean katedradunak, amaiera emango dio jardunaldiari.

Felix Goñi, Biokimikan eta Biologia Molekularrean Katedraduna EHU/UPV

Zientzia eta teknologietara hurbiltzen esaldiaren lelopean, bi asterik behin, astearteetan, aditu ezberdinek zientziaz eta teknologiaz hitz egiten dute Astearte On zikloetan. Hurrego topaketan, sei zarauztar gazte egongo dira parte hartzen: Jurgi González de Chavarri (CEIT-Ik4), Mikel Abadia (CFM), Haritz Irizar (Biodonostia), Harbil Arregi (Vicomtech-IK4), Asier Lizarriturri (Kiro-Robotics) eta Lander Hidalgo (TECNUN). Gainera, aditu berezi bat ere izango da bertan, Felix Goñik, Biofisikako Unitatearen zuzendaria (CSIC-UPV/EHU) eta Biofisika Bizkaia Fundazioaren presidenteak, "Ama Zientzialaria izan nahi dut" izenburua duen hitzaldia eskainiko du.

Datorren asteartean, azaroak 11, arratsaldeko 7etan, Zarauzko Modelo Aretoan. Zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.

Zarautz On iaz sortutako elkarte bat da, balore berberak partekatzen dituzten pertsonen sormena eta hedapena sustatzeko xedea duen ezagutza espazioa garatzeko asmoarekin.