Divulgación científica
Darwinen Egunean, neandertalak eta hautespen sexuala gai nagusitzat
Bilbao
2015/02/09
María Martinón-Torres paleoantropologoak eta giza eboluzioaren ikerketan adituak; eta Ambrosio García-Leal biologoak eta zientziaren filosofian doktoreak, hitzaldia eskainiko dute Darwinen Egunean.
Urtero bezala, aurten ere, otsailaren 12an, Charles Darwinen jaiotza ospatuko da Bilbon. Jaurdunaldia Bidebarrieta liburutegian izango da María Martinón-Torres paleoantropologoaren eta Ambrosio García-Leal biologoaren presentziarekin.
Martiñon-Torresen hitzaldiaren izenburua "Neandertalak, iragarritako heriotza baten kronika?" da, eta neandertalak desagertzearen arrazoiak azalduko ditu; García-Lealek, ordea, "Hautaspen Sexuala: sexuen arteko desberdinatsunen eboluzioa" izeneko hitzaldia eskainiko du, eta hautaspen sexualak arren eta emeen morfologia, fisiologia eta jarrera desberdintasunak nola eragin dituen azalduko du hartan.
Aurekezpenak bukatutakoan entzuleek mahai-inguruan parte hartzeko aukera izango dute. Ekitaldia zuzenean jarraitu daiteke 19:00etatik aurrera, eitb.eus-en.
UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Círculo Escépticok eta Bilboko Udalak antolatutako gertakizuna da hau.