Itxi

Zientziateka

"Iritsi da immuno-onkologia"

Bilbo

2015/02/19

Ramón Barceló, Medikuntzan eta Kirurgian doktore, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean Onkologia Medikoan espezialista eta EHUko Medikuntza Saileko irakaslea, minbiziaz aritu da Zientziatekan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Minbizia ulertzeko modua aldatzen joan da urteak igaro ahala. Tratamendu konbinatuek heriotza-kurbak hobetzea ahalbidetu dute, baina zientziak beste erronka bat du orain aurrean; gure gorputzaren immunologia sistema aktibatzea gaixotasunari aurre egiteko. Izan ere, jakin badakigu sistema immunologikoa oso garrantzitsua dela minbiziaren aurkako borrokan eta, ondorioz, hura pizteko eta minbiziaren zelulei aurre egiteko estrategiak ari dira ikertzen gaur egun. Diziplina horri immuno-onkologia esaten zaio, eta hurrengo urteotan gaitz horri aurre egiteko tratamenduan iraultza ekartzea espero da.

Ramón Barceló, Medikuntzan eta Kirurgian doktore, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean Onkologia Medikoan espezialista eta EHUko Medikuntza Saileko irakaslea, otsaileko ospatutako Zientziatekan egon da.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok zientziaren alorrean puri-purian dauden gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.