Itxi

Zientziateka

Fukushimaren nondik norakoak

Bilbo

2015/04/16

Fernando Plazaola UPV/EHUko Fisika Aplikatuko katedraduna Zientziatekan egon da Fukushimak eragindako ondorioez hitz egiten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Duela lau urte, Japonian historiako bigarren istripu nuklearrik larriena gertatu zen. 2011ko martxoak 11n, Richter eskalan bederatzi gradu izan zituen lurrikara batek 15 metroko altuerara iritsi zen tsunamia eragin zuen. Haren ondorioz, herrialde hartako 14 erreaktorek kalteak jasan zituzten. Dakigunez, larrienak Fukushima-Daiichi-ko 4 erreaktorean gertatu ziren. Lurrikarak eta tsunamiak nahiko ohikoak diren arren, Japoniak oso erreaktore sare garrantzisua zuen: iturri horretatik sortzen zuten kontsumitzen zuen energia elektrikoaren %25a baino gehiago. Izan ere, 2011ko istripuaren aurretik, segurtasun nuklearraren arloan eredutzat hartzen zen herrialde asiatikoa. Hortaz, nola izan zen posible halako istripu larria gertatzea? Nolakoa izan zen ezbeharraren kudeaketa, eta zeintzuk izango dira bere ondorioak?

Fernando Plazaola UPV/EHUko Fisika Aplikatuko katedraduna, hitzaldia eskaini du Zientziateka zikloan, martxoaren 24an.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok zientziaren alorrean puri-purian dauden gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.