GAZTEAK ETA ZIENTZIA
IkerGazte: puntako ikerkuntzaren lehen kongresua
EITB.EUS
Durango
2015/05/11
Euskal ikertzaile gazteen biltzarra egingo da Durangon maiatzaren 13tik 15era.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urteak daramatza arlo ezberdinetako profesionalen inguruko kongresuak antolatzen. Azken urteotan, ikertzaile gazteen kopurua nabarmen hazi dela-eta, horiek elkartu eta horiei ikusgarritasuna ematea da helburua. Batez ere, tesia amaitzear duten ikasleei zein bukatu berri duten adituei dago bideratuta. Gainera, partaideen ikerkuntza-proiektuak ezagutzera emateko aukera aparta izan daiteke, hautatutako artikuluak ISBNa izango duen argitalpen digital batean agertuko baitira.
IkerGazte 2015-ek programazio zabala izango du: hitzaldiak, mintegiak eta beste saio interesgarri batzuk egongo dira.