Zientziateka
Zelula ama perfektuaren bila
AGENTZIAK
Bilbo
2015/06/11
Cristina Eguizabalek, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren Zelula Terapia eta Zelula Ama Unitatearen arduraduna, Zientziatekan hitzaldia aurkeztu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Duela 30 urte, bihotzeko zelula bat edo neurona bat azaleko zelula batetik abiatuta sortzea zientzia fikziozko kontua zirudien. Baina, medikuntza birsortzailearen eboluzio izugarri azkarrari esker, errealitate bihurtu da. Gaur egun badakigu zelula ama pluripotenteek nahi dugun zelula motak sortzeko ahalmen izugarria dutela: bihotzeko zelulak, pankreasekoak edo neuronak, besteak beste, baina, erabili ahal ditugu zelula horiek gaixotasunak osatzeko? Haien bitartez gaixotasunak osatzetik hurbil edo urruti al gaude?
Cristina Eguizabalek, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren Zelula Terapia eta Zelula Ama Unitatearen arduraduna, 'Zelula ama perfektuaren bila' hitzaldi eman du Azkuna Zntroan eta mahai-inguruan sortutako galderei erantzun die, EiTB Nahieranen ikusi daiteke aurkezpena osorik.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Bideoak (1)