Cargando...
Itxi

Zientziateka 2015

Zulo beltzen misterioak argitzen

AGENTZIAK | EITB.EUS

Bilbo

2019/09/04

David Brizuela UPV/EHUko Fisikako irakasleak hitzaldia eskaini du Zientziateka zikloan, urriaren 19an, Azkuna Zentroan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zulo beltzak ezagutzen ditugun objektu astrofisiko liluragarrienak dira. Ezin ditugu zuzenean ikusi; izan ere, haien indar grabitatorioa hain handia da ezen argiak ere ezin duen haien ingurutik ihes egin guregana heltzeko. Baina haiek eragiten dituzten hainbat efektuk salatzen dituzte. Nahiz eta nola eratzen diren nahiko ondo ulertzen dugun, oraindik ez dago hain argi horien eboluzio zehatza zein den; haien barnean zer gertatzen den, esaterako. Esan genezake hauxe dela, izatez, zulo beltzei buruzko galdera ireki funtsezkoena.

David Brizuela UPV/EHUko Fisikako irakasleak gai horiei buruz hitz egin du Zientziateka zikloan, urriaren 19an, Azkuna Zentroan.

Zientziateka UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko hilean bitan antolatzen duten ekimena da. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.