Cargando...
Itxi

Zientziateka 2015

Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?

AGENTZIAK

Bilbo

2015/11/10

Ainhoa Iglesias UPV/EHUko Genetikako irakaslea Zientziateka zikloan egon da DNAren azken aurkikuntzei buruz hitz egiten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gure DNAk egunero jasotzen ditu kalteak: erradiazioak, erradikal askeak, minbizia eragiten duten beste substantzia batzuk... Hala eta guztiz ere, gure organismoak badu kalte horiek konpontzeko ahalmena. Esparru horretan egindako aurkikuntza garrantzitsu bati esker Tomas Lindahl suediarrak, Paul Modrich estatubatuarrak eta Aziz Sancar turkiarrak Kimikako Nobel saria jaso berri dute.

Ainhoa Iglesias UPV/EHUko Genetikako irakasleak "Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?" izenburua duen aurkezpena egin du azaroaren 9an, Azkuna Zentroan.