Zientziateka
Argia
AGENTZIAK
Bilbo
2015/12/18
UPV/EHUko hiru irakaslek, Jon Azkargorta, Iker Aranjuelo eta Miren Bego Urrutiak argiaren ezaugarriak ikuspuntu desberdinetatik aztertu dituzte 2015eko azken Zientziateka berezian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Argia ezinbestekoa da bizitzarako, gizakion ongizaterako eta zientzia zein teknologiaren garapenerako. Bere garrantzia nabarmentzeko, Nazio Batuen Erakundeak 2015a Argiaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen. Hori dela eta, Zientziatekak saio berezi bat eskeini du. Ekitaldi honetan argiaren ezaugarriak ikuspuntu desberdinetatik aztertu dituzten hiru zientzialari izan dira. Argiaren propietate fisikoak, fotosintesian duen rola eta gizakiok nola hautematen dugun azaldu dute.
Jon Azkargorta, Fisika Aplikatuko irakasle-ikerlaria; Iker Aranjuelo, Landareen Biologia eta Ekologiako departementuko 'Ramón y Cajal' ikerlaria; eta Miren Bego Urrutia, Animalien fisiologiako irakaslea abenduko Zientziatekako protagonistak izan dira.
Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.