Cargando...
Itxi

Zuzenan

Unesco Etxearen ‘Eman minutu 1 Berdintasunaren alde’ sari banaketa

EITB.EUS

2016/03/03

Unesco Etxeak ‘Eman minutu bat Berdintasunaren alde’ Ikus-Entzunezko Piezen Nazioarteko Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatuko da martxoak 4EiTBko Bilboko egoitzan (Basurtuko kaputxikoak , 2).

Eman minutu 1 Berdintasunaren alde. Argazkia: Unesco Etxea

Guztira 88 bideo jaso dira. Euskadi, Nafarroa, Katalunia, Gaztela eta Leoi, Balentziar komunitatea, Galizia eta Madriletik bidalitakoak dira. Hauetatik, 46 bideo hezkuntza zentroek bidali dituzte eta euren ikaslegoak sortutakoak dira.

Nazioartetik Bolibia, Kolonbia, Ekuador, Honduras, Peru eta Mexikotik heldu dira.

Sari banaketa Ana Urrutiak aurkeztuko du EiTBko egoitzako Multibox aretoan 20:00etan eta ‘Mud Candies’ country taldeak jarriko du musika.

Sarrera librea da baina ekitaldia joateko ezinbestekoa da baieztatzea on-line izen-emate orria betez, dame1minuto@unescoetxea.org helbidera idatziz edo 94 427 64 32 telefonora deituz.

streaming-a (1)