Itxi

Apirilak 27 Azkuna Zentroan

Uhin grabitazionalen inguruko hitzaldi eta mahai ingurua

EITB.EUS

2016/04/26

Jose Juan Blanco-Pillado, Jon Urrestilla eta Raul Veraren hitzaldi eta mahai ingurua apirilaren 27an Bilboko Azkuna Zentroan.

Uhin grabitazionak. Argazkia: Zientziateka

Otsailaren 11n, Uhin Grabitazionalen Laser Interferometriako Behatokiak (LIGO) uhin grabitazionalak lehenengoz detektatu zituela eman zuen aditzera, azeleratutako objektu masiboek espazio-denboran eragindako bibrazioak, alegia. Nahiz eta Albert Einstenek duela mende bat aurreikusi zituen uhin hauek, orain arte ezin izan dira detektatu. Baina zertan datza fenomeno hori? Zergatik izan da hain garrantzitsua haien aurkikuntza eta zein dira fisikan eta astronomian izango dituen ondorioak?

Apirilak 27an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Azkuna Zentroan, Jose Juan Blanco-Pillado, Jon Urrestilla eta Raul Vera fisikariek, UPV/EHUko Fisika Teorikoko eta Zientziaren Historiako Departamentuko irakasleek erantzungo diete galdera horie Uhin grabitazionalen detekzioa: astronomia berriaren sorrera hitzaldi eta mahai inguruan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta webgune honetatik zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena dugu Zientziateka.

Sarrerak doan dira baina Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira.

rtu behar dira.