Itxi

Maiatzaren 17an

Interneten pribatutasuna: ekidin ditzagun ustekabe ezatseginak

EITB.EUS

2016/05/16

Maiatzaren 17an, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan, Interneteko pribatutasunari buruzko hitzaldia, Jorge Campanillasen eskutik.

Interneteko pribatutasuna. Argazkia: ZarautzOn

Gaur egungo gizartean pribatutasuna mantentzea erronka bilakatu da, eta persona bat lokalizatzea inoiz baino errazagoa da, telefonoa aldean badarama, behintzat.

Gainera, ez gara ohartzen zenbat datu pertsonal ari garen ematen enpresa, erakunde eta gobernuei. Hori dela eta, Europako datuak bermatzeko araudia argitarau berri da, besteak beste, ‘ahaztua izateko eskubidea’ arautzen duena. Baina araudi hau hankamotz jaio da, ‘informaturiko baimen sistema’ baitu oinarrian, eta letra txikiak irakurri gabe jarraitzen duelako.

Maitzaren 17an mundu osoan Internet Eguna ospatzen dela eta, horren aitzakian, Jorge Campanillasek hitzaldia emango du Interneteko pribatutasunaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Jorge Campanillas gai juridikoetako blogaria da, eta Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien eskubideen alorrean abokatu aditua.

Hitzaldiak ikuspegi praktikoa izango du, errealitate berri honi aurre egiteko aholkuak emango baititu, bereziki gurasoei zuzenduta, teknologi berri hauek modu arduratsuaz erabiltzen irakasteko seme-alabei.

Hitzaldia 19:30ean izango da, Zarauzko Antoniano Aretoan, eta helbide honetan zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez.

treaming bidez.