Itxi

Zientziateka

Kultura Zientifikoko Katedraren 5. urteurrenean, Zientziateka berezia

EITB.EUS

2016/06/22

Kultura Zientifikoko Katedrak 5 urte bete dituela ospatzeko, ekainaren 23an, hitzaldi-solasaldia egongo da Azkuna Zentroan, Itziar Laka eta Xurxo Mariñorekin.

Zientziateka. Argazkia: EiTB

Ekainaren 23an, Zientziateka berezia egingo da Bilboko Azkuna Zentroan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 5 urte bete dituela ospatzeko. Itziar Laka EHUko Linguistikako katedradunak eta Xurxo Mariño Coruñako Unibertsitateko Medikuntzako irakasleak dibulgazio hitzaldi bana eskainiko dute, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

"Hitzaz" izenburuko hitzaldia eskainiko du Lakak. Hitzen izaeraz hiz egingo du bertan: zer diren, zer identifikatzen dugun hitzen bitartez eta zertaz ez garen konturatzen hitz egiten dugunean. Hitzaldi hau euskaraz egingo da, eta aldibereko itzulpen zerbitzua jarriko da behar dutenentzat.

Mariñok, berriz, "¿Para qué nos sirve la mente?" hitzaldia emango du. Bertan, xehetasun osoz azalduko du nolako bilakaera izan duen gizakion nerbio-sistemak eta nola lortu dugun geure existentziaz kontziente izatea, azken hau funtsezkoa baita gizarte modernoen garapenerako. Alabaina, autokontzientzia eboluzio-prozesuaren emaitza da, ala kasualitate hutsa? Hitzaldi hau gaztelaniaz egingo da.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak ezagutza zientifikoa gizartean ezagutarazteko hilero antolatzen duten ekimena dugu Zientziateka.

Ekitaldia ekainaren 23an, 19:00etan, izango da, Azkuna Zentroko Auditorioan. Webgune honetan ere zuzenean ikusteko aukera egongo da. Sarrera doakoa da, baina Azkuna Zentroko informazio gunean jaso behar dira aurretik.