Gaur Azkuna Zentroan
Gizarte-ezberdintasunek hil egiten dute Euskadin
EiTB.EUS
2016/10/26
Gizarte-ezberdintasunek hil egiten dute Euskadin? Bai, eta zifrak ere badaude hitzaldia emango du Imanol Montoyak gaur Azkuna Zentroan.
Imanol Montoya Arronizek, UPV/EHUko Estadistikan doktoreak, nola leku bateko maila sozioekonomikoa eta bertako herritarren osasuna lotuta dauden azalduko digu Gizarte-ezberdintasunek hil egiten dute Euskadin? Bai, eta zifrak daude izeneko hitzaldiarekin.
Ikerketa berri baten ondorioen arabera gure lurraldean ere ezberdintasun adierazgarriak daude. Ikerketak erakusten du heriotza-tasan ezberdintasun substantzialak daudela Euskadiko leku ezberdinen artean eta honen arrazoia, besteak beste, eremu geografiko bakoitzaren maila sozioekonomikoa dela.
Hitzaldia gazteleraz izango da eta gaur arratsaldeko 19:00etan Azkuna Zentroko Auditorioan. Sarrera doan da baina gonbidapenak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Hitzaldia zuzenean, streaming bitartez, jarraitu ahal izango da Kosmos webgunean.
Zientziateka, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak, puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen da hilean behin.
behin.