Cargando...
Itxi

Azaroaren 16an

Jesus Ugalderen hitzaldia makina molekularrei buruz

EiTB.EUS

2016/11/15

Jesus Ugalde Kimika Fisikoko katedradunak "Nobel saria irabazi duten makina molekularrak" hitzaldia emango du azaroaren 16an Azkuna Zentroan.

Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika Fisikoko katedraduna munduko makina txikienen sorkuntzari buruz arituko da "Nobel saria irabazi duten makina molekularrak" hitzaldian.

Aurtengo Kimikako Nobel saria Jean-Pierre Sauvage kimikari frantziarrak, Fraser Stoddart kimikari britainiarrak eta Bernard Feringa kimikari herbeheretarrak jaso dute, energia ematen zaienean lan batzuk egin ditzaketen eta kontrola daitezkeen mugimenduak egiten dituzten molekulak garatzeagatik. Aurkikuntza horrek iraultza teknologikoa eragin lezake.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, azaroaren 16an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Entzunaretoan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Kosmos webgunean.

Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informazio-gunean.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.