Ikerkuntza
NASAren Mars2020 misioari buruzko hitzaldia
EITB.EUS
Bilbao
2017/05/02
Zientziateka zikloak Juan Manuel Madariaga gonbidatu du ikertzen ari diren 2020ko Marteko esploratze proiektuari buruz hitz egin dezan.
Juan Manuel Madariaga NASAren Mars2020 misioan parte hartzen duen UPV/EHUko ikerketa taldeko zuzendaria da. Misio honen helburua ibilgailu zientifiko bat Martera bidaltzean datza. Horrela, planeta gorrian izan litezkeen bizitza seinaleak aztertzeko, bizigarritasuna ebaluatzeko eta bertako klimaren, atmosferaren eta geologiaren ikerketa hobetzeko. Kalibratutako kamera bat erabiliko dute ikerlariek, neurketa espektroskopikoak egin eta Marteko lurzorua analizatu ahal izateko. Analisi horren xedea seinale organikoak bilatzea eta aurkitutako laginen mineralogia eta konposaketa kimikoa, atomikoa eta molekularra zehaztea da.
Proiektu hau abiapuntutzat izanik, Juan Manuel Madariagak, “Marteren gainazala aztertuko dituzten begiak” izeneko hitzaldia aurkeztuko du Zientziateka zikloan. Datorren otsailaren 22an izango da solasaldia, arratsaldeko 7etan, Azkuna Zentroan (Bilbo), eta gaztelaniaz izango da. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Kosmos webgunean.
Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informaziorako puntuan.
Zientziateka hilean behin EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.
uen ekimena da.Albisteak (1)