Hitzaldia, otsailak 13
Bitcoinari buruzko hitzaldia Zarautzen
2018/02/13
Ibai Gesala, Finantzan adituaren hitzaldia Zarauzko Antoniano Aretoan bitcoinari buruz. ZarautzON elkarteak antolatzen du hitzaldia
Bitcoinak Blockchain teknologia du oinarri. Blockchaina kontuak eramateko liburu handi bat bezala da. Bertan sarrera guztiak elkarlotuta eta zifratuta daude transakzioensegurtasuna eta pribatutasuna gordetzeko asmoz. Hau guztia milaka ordenagailuz osatutako sare batek kontrolatzen du, eta horrela erabiltzaileak datu guztiak leku batean soilik zentralizatuta ez daudenaren ziurtasuna izango du.
Beste modu batera esanda, mundu guztian sakabanatuta dagoen datu base seguru bat da (zifratuaren ondorioz) edozein motatako transakzioak gauzatzeko. Transakzio ekonomikoak egiteko jaio zen Bitcoina.
Honekin, gure salerosketek ez dute banketxe baten onespena behar izango transakzioaren dirua ontzat emateko. Horrela, prozesuaren kontrola erabiltzailearena izango da eta ez banketxearena. Sistema hau erabiltzeak konfiantza sistema informatiko matematiko eta enkriptatu bati emango dio, eragiketari neutraltasuna eta egiazkotasuna emango diolarik.
ZarautzON elkarteak antolatzen du hitzaldia
Ibai Gesalaga, zarauztarra. Grafiko diseinatzailea eta argazkilaria urte askotan, finantza pertsonalen entrenatzaile bilakatua, gaur egun finantza eta askatasunpertsonalaren bila. Otzarretan grafiko diseinatzaile egin zuen lan, free lance argazkilari eta produkzio arduradun, Donostiako Adhoc eta Arista publizitate-agentzietan.Gesalagan egin zuen lan publizitate arduradun bezala, Free Lance eta ekintzaile hobeagoa bihurtze bidean, finantza pertsonalen mundua aurkitu du eta horretan aritu da azken bi urte hauetan.
Hitzaldia otsailak 13an, arratsaldeko 19.30ean izango da Zarauzko Antoniano Aretoan, eta zarautz on nirestream webgunean streaming bidez.