Erabakia
Bilbok frankismoan emandako bederatzi Urrezko Domina itzuliko ditu
Agentziak | Erredakzioa
2015ean, Udalak adostu zuen ezeztatzea frankismo-garaiko korporazioek emandako titulu, sari edo domina guztiak, baina jarduera politikoarekin erlaziorik ez zuten erakundeek berriro jasoko dituzte.
Bilboko Udalak adostu du itzuliko dituela bere garaian udalbatzak emandako bederatzi Urrezko Domina; izan ere, bederatzi erakundek eskuratu zituzten hezkuntza-, ekonomia, kirol-, osasun- edo kultura-arloetan egindako lanagatik.
Ondorengo erakundeek jasoko dituzte berriro, hortaz, Urrezko Dominak: Athletic Clubek, Bilboko Aurrezki Kutxak, Deustuko Unibertsitateak, Merkataritza Eskolak, Club Deportivok, Filarmonikoak, Ospitale Zibilak eta Bilboko Portuko Batzarrak.
2015eko otsailaren 26an, udalbatzak adostu zuen ezeztatzea frankismo-garaiko korporazioek emandako titulu, sari edo domina guztiak, alegia, 1937ko ekainaren 19tik 1979ko apirilera arte emandako denak.
Hala ere, ostegun honetan erabaki dute Domina batzuk itzuliko dituztela; hain zuzen, garai hartako jarduera politiko edo militarrarekin erlaziorik ez zuten erakundeei itzuliko dizkiete.
Proposamenak EAJ, PSE, PP eta Goazenen botoak izan ditu alde; Udalberri-Bilbao en Común eta EH Bildu, aldiz, abstenitu egin dira.