Kargatzen...
Itxi

GARRAIO PUBLIKOA

Metro Bilbaok jaiegunetako ordutegia ezarriko du Aste Santurako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Martxoaren 24tik 28ra, metroaren zerbitzua 23:00ak aldera amaituko da, eta martxoaren 29tik apirilaren 1era, 20 minutuko maiztasunarekin ibiliko dira trenak, gehienez ere.

Sopela eta Plentzia arteko zerbitzua autobus bidez burutuko da. Argazkia: EITB

Metro Bilbaok Aste Santuan erabiltzaileek egiten dituzten bidaietara egokituko du zerbitzua, urtean bidaiari gutxien izaten dituen epea baita. Metroak 23:00ak aldera itxiko du zerbitzua, jaiegun bati dagokion ohiko ordutegiarekin.

Aste Santuko bost jaiegunetan, urteko gainerako jaiegunetan baino % 8  bidaiari gutxiago ibili ohi dira metroan. Jaitsiera izaten den arren, orokorrean jaiegunetako ordutegi eta zerbitzuak izango dira.

Aste Santuan, martxoaren 24tik 28ra arte, metroaren zerbitzua 23:00ak aldera etengo dute. Hauek izango dira azken trenak eta horien irteera ordua: Etxebarri-Sopela, 23:05ean; Sopela-Plentzia, 23:53an; Plentzia-Sopela, 22:20an; Sopela-Etxebarri, 22:36an; Basauri-Kabiezes, 22:51n, eta Kabiezes-Basauri, 22:39an.

Plentzia abiapuntu edo helmuga duten zerbitzuetan, Sopela eta Plentzia arteko zerbitzua autobus bidez egingo da.

Pazko astean, martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean, hauek izango dira maiztasunak: hiru minutu eta 20 segundo, Bilbo eta Etxebarri artean; sei minutu eta 40 segundo, Etxebarri eta Bidezabal artean, eta berdin, Basauri eta Kabiezes artean; 13 minutu, Etxebarri eta Larrabasterra artean; 20 minutu, Etxebarri eta Sopela artean, eta berdin, Plentzia eta Sopela artean.