Osoko bilkura
Bilbok haur-parkeak egokituko ditu aniztasun funtzionaleko umeentzat
Agentziak | Erredakzioa
2016/04/28
Bizkaiko hiriburuko haur-parke guztiak egokituko dituzte etengabe, eta irisgarritasuneko irizpideak kontuan izango dituzte egiten dituzten parke berrietan.
Bilboko Udalak adostu du ostegun honetan, osoko bilkuran, hiriko haur-parkeak egokituko dituela; erabakiaren xedea da dibertsitate funtzionala duten umeek ere erabili ahal izatea.
Proposamena EH Bilduk eraman du osoko bilkurara, eta babestu dute aipatu taldeak, udal-gobernuan dauden alderdiek (EAJk eta PSEk), Udalberrik eta Ganemosek; PP abstenitu da.
Akordioan zehazten da helburua dela haur-parkeak egokitzea; egingo dituzten parkeetan, halaber, dibertsitate funtzionala duten umeen irisgarritasun-irizpideak hartuko dituzte kontuan.
Ricardo Barkala Lan eta Zerbitzuen zinegotziak zehaztu du gobernu-taldea saiatuko dela akordioa gauzatzen "ahalik eta ondoen".