Itxi

Ollerieta auzoko gatazka

Pichietako adingabe batek ihes egin du zentrotik, atzeman eta 2 ordura

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Foru Aldundiaren "inplikazio falta" salatu du Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Sindikatuak.

Bilboko Ollerietabarrena kalea. EiTB

'Pichi'etako kide bat atxilotu egin zuten ostiralean Bilbon, baina ihes egin zuen handik bi ordura, eraman zuten adingabe-zentrotik, Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Sindikatuak salatu duenez.

'Pichiak' Bilboko Ollerieta auzoan bizi den klan gatazkatsu bat da, eta bizikidetza arazo larriak eragin ditu auzokideekin, erasoak eta lapurretak egiten baititu.

Aipatutako atxiloketa 15:20an egin zuen Bilboko Udaltzaingoak. Adingabearen aurka atxilotzeko agindua emana zegoen, eta, horregatik, udaltzainek operazio berezia abiatu zuten.

Azkenean, ibilgailu baten barruan topatu zuten, Erriberako merkatuaren parean, eta arazo barik atxilotu zuten.

Horren ostean, Poliziak Miraballesen dagoen Udarriaga adingabe-zentrora eraman zuen atxilotutakoa, baina horrek ihes egin zuen bi orduren ostean, "hura topatzeko egindako behaketa operazio osoa ezerezean utzita", sindikatuak salatu duenez.

Sindikatuak kritikatu egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren "inplikazio falta", eta erakunde guztiei gatazkan "esku hartzeko" eskatu die, hala egin ezean "ez dutelako ezertarako balioko agenteek kalean behaketak egiten emandako orduek".

Albisteak (3)