Itxi

Guardia zibila

Polizia operazioa egin dute Bilbon arma-trafikoaren kontra

eitb.eus

Leer en Castellano

Bilbon pertsona bat atxilotu dute, baina La Salveko polizia-etxean deklaratu eta gero, aske geratu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arma-trafikoarekin lotutako operazioa egin du gaur goizean Guardia Zibilak Bilboko Deustu auzoan, Radio Euskadik jakitera eman duenez, eta pertsona bat atxilotu dute, baina La Salveko polizia-etxean deklaratu eta gero, aske geratu da.

Guardia zibilak 09:30ean heldu dira Blas de Otero kalera. Dirudienez, miaketaren bat egin dute, eta horretarako kalea itxi dute.

Hiriburu bizkaitarrean egindako miaketa Guardia Zibilak abiatutako operazioaren baitan egin dute. Poliziek Alejandro Cao de Benos -Ipar Koreako ordezkari ez ofiziala Espainian- atxilotu dute Tarragonan. Gainera, arma trafikoaren aurkako operazio horretan, beste bederatzi pertsona atxilotu egin dituzte, horietako bat Bilbon, aipatu bezala.

Ikerketako iturriek Eferi adierazi diotenez, Cao de Benos etxebizitzako kidearekin batera atxilotu dute Tarragonan, eta sare horren ustezko burua Murtzian atzeman dute.

Antza denez, organizazioak arma lehergailu legalak erosten zituen interneten eta, ondoren, manipulatu egiten zituzten, legez kanpoko arma bihurtuta.

Bilbon ez ezik, operazioa Tarragonan, Almerian, Kordoban, Bartzelonan eta Madrilen ere egin dute, eta Murtziako instrukzio epaitegi batek gidatu du.

Aipatutako iturriek ez dute zehaztasun gehiegirik zabaldu, baina baztertu egin dute Ipar Koreara bidaltzeko asmoa izatea, susmoa da eurek erabiltzeko zirela.

Bideoak (1)