Itxi

Lurpeko aparkalekua izango du

Bilbok 2018an abiatuko du Garellanoko lurperatutako geltokia

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Geltoki intermodal berria eta 500 toki izango dituen bere lurpeko aparkalekua 2018ko hasierarako egongo dira prest.

Bilboko intermodala

Bilbok 2018ko hasieran izango ditu prest Garellanoko geltoki intermodal berria eta 500 toki izango dituen haren lurpeko aparkalekua. Inbertsioa geltokian eta aparkalekuan (udal-aparkalekua izango da) 22 milioitik gorakoa izango da, baina Udalak ez du dirurik ordaindu beharko; izan ere, elkarrizketa lehiakorraren sistema erabili dute interesa agertu zuten sei enpresa-talderekin, eta, halaber, Udalak 5.000 metro koadroko lursaila jarri dio lanaren ustiapenari.

Bilboko Udalak astearte arratsaldean aurkeztu dio Kontseilu Aholku-emaileari nola antolatuko den Garellanoko geltoki intermodala egongo den lursaila; horrena berri eman dute, prentsaurrekoan, Asier Abaunza Hiri Planifikazioaren zinegotziak eta Ricardo Barkala Lan, Zerbitzu, Hiri Birgaitze eta Espazio Publikoko zinegotzi delegatuak.

Elkarrizketa lehiakorraren prozesua erabiliz lanak abenduan esleituta, lehen urratsa zen ematea eta gero onartzea Hiri Antolamenduren Plan Berezia; Kontseilu Aholkulariak planaren aurkezpena jaso du, eta, orain, hasierako onarpena izan beharko du Gobernu Bileran.

"Gakoa", auzoaren eta hiriaren garapen eta etorkizunean

Barkalak azaldu duenez, Garellanoko intermodalaren Plan Berezia baldintza urbanistikoa da, Hiri Antolamenduko Planarekiko egokitua, eta lursailaren ebazpenak zehaztu behar ditu.

Barkalaren esanetan, geltoki intermodala "gakoa" izango da, auzoaren eta hiriaren garapen eta etorkizunean; autobusak azaletik kendu ahal izango dira, eta Luis Briñasen tokiko zirkulazioa besterik ez da egongo, aurrerantzean.

Eragin ona Gurtubay kalean

Halaber, eragin ona izango da Gurtubay kalean, eta inguruko afekzioak txikiagoak izango dira. Gainera, 7.500 metro koadro askatuko ditu, non plaza bat egingo duten; 62.000 metro koadro ere izango dira, Basurtutik, Sabino Aranatik, Errekalderainoko gunean.

Plan Berezian, Barkalak azaldu duenez, jasota dago autobusak Perez Galdos kaletik irtengo direla, Gurtubayra, eta Gurtubaytik sartu. Halaber, ibilgailuen irteera Gurtubaytik egingo da, eta sarrera, aldiz, Perez Galdosetik.

Lur azpiko eraikinari dagokionez, -1 eta -2 solairuetan autobus-geltokia egongo da, -3an aparkalekuak, 500 tokirekin, eta -4an autobus-geltokia eta aparkalekuak izango dira.