Itxi

Bilbao Chess 2016

Xake maisuen bederatzigarren finala jasoko du Bilbok

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Mundu mailako xakearen sei maisu handi arituko dira lehian. Horien artean Magnus Carlsen dago, une honetako munduko txapelduna. Halaber, ekitaldia Campos Elíseos Antzokian garatuko da.

Xake Maisuen bederatzigarren finala jasoko du Bilbok. Argazkia: www.bilbaochess2016.com

Bilbok asteazken honetatik aurrera eta hilaren 23ra arte Xake Maisuen IX. Finala jasoko du. Munduko xakearen irabazlea aukeratzeko asmoz xakearen munduko sei maisu handi arituko dira lehian. Horien artean Magnus Carlsen dago, une honetako munduko txapelduna.

Maisuen Finala bihar hasita hilaren 23ra arte garatuko da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Campos Elíseos Antzokian. Halaber, ikusleak doan sartu ahal izango dira.

Torneoa bira bikoitzera jokatuko da, denak denen aurka. Halaber, “Sofia araua” deitutakoa aplikatuko dute. Horren arabera, soilik epaileak esan dezake partida bat berdinketan bukatu den, jokalarien artean sortu daitezkeen hitzarmenak saihesteko.

Gainera, “Bilbo araua” izenez ezagutzen den sistema erabiliko dute; horrela, irabazitako partida bakoitzeko hiru puntu eskuratuko ditu jokalariak, puntu bat berdinketaren kasuan, eta, galduz gero, ez du punturik lortuko.

Aldi berean jokatuko dira Maisuen Finala eta Bilbao Chess 2016 programazioan jasotzen duen “Villa de Bilbao” Opena, hain zuzen ere, 2014an eta 2015ean garatutako bi esperientzia arrakastatsuen ondorioz, edizio horietan Bilboko Grand Slam Maisuen Finala eta Klubeko Europako Kopa aldi berean jokatu baitziren.

Bertan arituko diren jokalarien artean Magnus Carlsen da faboritoena, munduko txapelduna eta mundu mailako rankingeko lehena. Izan ere, historian zehar puntuazio altuena lortu duen jokalaria da.

Hala ere, Serguéi Kariakin xake jokalaria une honetako munduko txapeldunaren aurkari nagusia izan daiteke. Era berean, hamalau urterekin ordenagailu bati irabazi zion gizaki bakarra izan zen.

Bestalde, Wesley So une honetako Bilboko Maisuen Finaleko txapelduna da eta jokalari sortzaileenetariko bat dela diote adituek.

Anish Girik, berriz, muturreko fidagarritasuna erabiltzen du, mundu mailako aditu askoren arabera. Hamabost urte zituenean Herbeheretako titulu absolutua lortu zuen.

Hiraka Nakamura mundu mailako rankingean bosgarrena da, eta une honetan xakeko Estatu Batuetako txapelduna da. Gainera, aurtengo Maisuen Finaleko lehiakideen artean beteranoena da.

Azkenik, soilik hamasei urterekin, Yi Wei gaztea mundu mailako xakean hazten ari den izar handi berria da. Izan ere, bere selekzioarekin lorpen olinpikoa eskuratu du dagoeneko, eta banakako txapeldun absolutua da bere herrialdean, Txinan.