gastronomia
Bilboko jatetxeei eta tabernei buruzko gida bat aurkeztu dute
eitb.eus
I Love Bilbao webguneak sortutako gida paperean dago salgai, 6 eurotan.
I Love Bilbao webguneak Bilboko jatetxeei eta tabernei buruzko gida bat publikatu du. Horretan, gomendioak, errezetak eta gastronomia ibilbideak proposatu dituzte.
"Guía Foodie de I Love Bilbao" izeneko gidak 50 establezimenduri buruzko informazioa bildu du, eta "bisitariei" zuzenduta dago, “baina hiriko sukalde aberastasuna hobeto ezagutu nahi duten bilbotarrei ere bai”.
Gida paperean jarri dute salgai, 6 eurotan, ingelesez eta gaztelaniaz (euskaraz, ez), ilovebilbao.con webgunean.