Kargatzen...
Itxi

Aire konpainia

350 kaltetu, Norwegianek zenbait hegaldi bertan behera utzi ostean

eitb.eus

Leer en Castellano

'Low cost' aire konpainiak Loiu eta Bartzelona lotzen ditu, eta gaurkoa ez da asteotako lehen arazoa izan.

Norwegian, Loiu eta Bartzelona lotzen dituen 'low cost' aire konpainiak, arazoak izan ditu azken asteotan eta hainbat hegaldi bertan behera utzi ditu.

Gaur bertan, 350 lagun lurrean gelditu dira hegaldia hartu ezinik. Konpainiak arazo teknikoak arrazoitu ditu.

Hori horrela, autobusez egin behar izan dute ibilbidea bidaiariek.