Mugikortasuna
'Autorik gabeko eguna' dute gaur Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ekitaldi ugari egingo dituzte Bizkaiko hiriburuan, Mugikortasunaren Aste Europarraren baitan. Gehienak Irala auzoan izango dira.
Bilbok Mugikortasunaren Aste Europarraren ospakizunak abiatu ditu, 17. urtez jarraian, eta, horren baitan, "autorik gabeko eguna" antolatu dute gaur.
Halaber, Bilboko Ibiltari saria emango dute, bosgarrena. Aurten, Ibol Areso alkate ohiari entregatuko diote.
Ekitaldi gehienak Irala auzoan egingo dituzte, Udalak zirkulazioa murriztu nahi baitu bertan.
Aurten, Mugikortasunaren Aste Europarrak "Mugikortasun Adimenduna; ekonomia indartsua" leloa du, jasangarritasuna bultzatzeko neurriek mozkin ekonomikoak ekarriko dituztela goratzeko.
Besteak beste, bizikleta ibilbideak eta ibilgailu elektrikoen erakusketa bat egingo dituzte.