Bilbo
Eraso egin diotela salatu du Bilbobuseko gidari batek
Agentziak | Erredakzioa
Enpresa-batzordeak elkarretaratzea deitu du erasoa salatzeko. Maiatzean, beste bat jazo zen.
Bilbobuseko gidari batek salatu duenez, bidaiari batzuek eraso egin zioten larunbat gauean.
Bilbobuseko enpresa-batzordeak elkarretaratzea deitu du erasoa salatzeko, eta Bilboko Udalari eta enpresari akusazio partikular gisa aurkezteko eskatu die. Horrez gain, langilearen bajaren kostua eta zerbitzuan eragindako kaltea erasotzaileen esku uzteko galdegin die.
Aurretik ere gertatu da halakorik Bilboko udal autobusen zerbitzuan. Maiatzean, beste gidari bat ospitaleratu zuten, bidaiari batek sudurrean, masailean eta besoan lesioak egin ondoren. Orduan ere, elkarretaratzea egin zuten langileek.