Energia
Auto elektrikoak kargatzeko lehen gunea inauguratu dute Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kargatze-gunea Begoñan dago, basilikaren taxi geltokian, eta ibilgailu elektrikoaren bateria 20 minutuan kargatzea ahalbidetzen du.
Bilboko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat inauguratu dute astearte honetan Bizkaiko hiriburuan. Bilboko lehena da, eta lurraldeko bigarrena, Barakaldoko BECen dagoenaren ondoren.
Kargatze-gunea Begoñan dago, basilikaren taxi geltokian, eta ibilgailu elektrikoaren bateria 20 minutuan kargatzea ahalbidetzen du.
Une honetan, 20 puntu daude Bilbon bateriak kargatzeko, baina, horietan, batez beste sei ordu behar dira prozesua bukatzeko.
Inaugurazio ekitaldian, EEEk pizgarriak iragarri ditu auto elektrikoak erosteko, hala nola taxilariek egunean karga bat doan izatea.
Gainera, Udalak kargatze-gune azkar gehiago jartzeko konpromisoa hartu du.