Kargatzen...
Itxi

Lasterketa

Bilbao Night Marathon: ibilgailuek itxita izango dituzten kaleak

eitb.eus

Ekimena 20:30ean hasiko da, Guggenheim Museoaren alboan, baina zirkulazio murrizketak ordubete lehenago abiatuko dituzte, 19:30ean.

Iazko lasterketaren argazki bat. Bilbao Night Marathon (facebook)

Bilbao Night Marathon lasterketaren ondorioz, Bizkaiko hiriburuaren erdiguneko hainbat kale itxi egin behar izango dituzte larunbat honetan, arratsalde-gauean.

Ekimena 20:30ean hasiko da, Guggenheim Museoaren alboan, baina zirkulazio murrizketak ordubete lehenago abiatuko dituzte, 19:30ean, eta 02:15ak arte iraungo dute.

Maratoia martxan dagoen bitartean, auto pribatua ez erabiltzea aholkatu du Bilboko Udalak.

Gainera, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko hainbat lineatan aldaketak egin behar izango dituzte, bai ibilbidean, bai geltokietan.

Era berean, tranbia zerbitzua 19:16an bukatuko da.

 

 

 

Albisteak (1)