garraioa
Bilboko metroaren tarifak % 2,4 garestitu dira 2017an
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Metro Bilbaoren aurrekontua 75,5 milioi eurokoa izango da, iaz baino % 1,4 gutxiago.
Metro Bilbaok % 2,4 garestitu ditu tarifak 2017an, Administrazio Kontseiluak abenduko bileran onartu zuenez.
Bilboko metroak 75,5 milioi eurokoa aurrekontua izango du, iaz baino % 1,4 gutxiago.
75,5 milioi euro horietatik, % 84 metroak berak jarriko ditu, eta gainerako 12,5 milioiak, aldiz, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak.
2017ko erronkak
Metro Bilbaoren esanetan, 2017ko erronkak hauek izango ditu: "Alde Zaharreko geltokian berriro irekiko da San Nikolaseko sarbidea, Euskotrenek gidatuko duen 3. linearen inaugurazioaren barruan. Urdulizen lurperatu den geltokia ere inauguratuko da eta Sopela eta Plentziaren arteko tren bidezko zerbitzuari ekingo zaio berriz ere. Une horretatik aurrera, ez da autobus bidezko garraio-aldaketa egin behar izango".
behar izango". behar izango". behar izango". behar izango".