Itxi

Loiuko aireportua

Airelinea marokoar batek Bilbo eta Casablanca lotuko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hegaldia martxoaren 27an hasiko da funtzionatzen, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.

Loiuko aireportua. EFE

Royal Air Maroc airelinea marokoarrak Bilbo eta Casablanca (Maroko) lotuko ditu martxoaren 27tik.

Hegaldi hori astean hirutan eskainiko du (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan), 159 plazako Boeing 737 batekin.

Bilboko Aireportuak azaldu duenez, hegaldiak 16:20an abiatuko dira Casablancatik (Marokoko ordua), eta 19:20an iritsiko dira Bilbora. Loutik 20:20an aireratuko dira berriz, eta 21:20 ailegatuko dira Marokora.

Casablancatik, bidaiariek Marokoko (Marrakech, Agadir, Tanger) zein Afrikako beste herrialdeetako hainbat herritara (Dakar, Lagos, Freetown). joan ahalko dira hegazkinez.

Casablanca Marokoko hiri garrantzitsuena da ekonomiaren eta merkataritzaren ikuspegitik, hiriburu administratiboa Rabat bada ere.

Albisteak (2)