Kargatzen...
Itxi

Gertaera

Suhiltzaileek Bilboko eraikin batean piztutako sute bat itzali dute

eitb.eus

Leer en Castellano

Mazarredo kalean dagoen eraikin bateko bulegoan piztu da sua, hiriburu bizkaitarrean. Ez da zauriturik izan, baina lau bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larrialdi zerbitzuek Bilboko Mazarredo kaleko eraikin batean piztutako sute bat itzali dute dute. Gertaeran ez da zauriturik izan, baina lau pertsona etxetik atera behar izan dira, itzaltze lanak bukatu dituzten arte.

Antza denez, eraikin osoan bulegoak daude, atikoan izan ezik, etxebizitza baita.

Bilboko suhiltzaileek eta Udaltzaingoak gertaera izan den lekura jo dute, SOS Deiak Larrialdietarako Zerbitzuak jakinarazi duenez.

Sua itzali orduko, lau bizilagunek euren etxera itzuli ahal izan dute.

Bideoak (1)