Gauean
Kutxazain bat eta zortzi zaborrontzi erre dituzte
Erredakzioa
Halaber, trenbideari eraso egin diote Iruraiz-Gauna herri arabarrean. Bilbon eta Gasteizen ere egin dituzte kale-erasoak.
Zenbait pertsonak kutxazain automatiko bat erre dute Bilbon, zortzi edukiontzi Gasteizen eta Renferen trenbideari eraso egin diote Iruraiz-Gauna herri arabarrean, Herrizaingo Sailak jakinarazi dunez.
Lehenengo erasoaldia osteguneko 23:45ean jazo zen, hainbat pertsonak Judizmendi eta Aranbizkarra auzoetako zortzi edukiontziri su eman zietenean, Gasteizen.
00:30ak aldera, Bilboko Deustu auzoan izan zen hurrengo erasoa; bertan Euskadiko Kutxaren kutxazain automatiko bat kiskali zuten. Suhiltzaileak bertara joan behar izan ziren, garrak itzaltzera.
Goizaldeko 02:30ean, Renfeko trenbidearen pisuak orekatzeko kableak moztu zituzten, Iruraiz-Gauna herrian, Araban.
Ezkerrekotxa gunean izandako erasoak ez du trenaren zirkulazioa eten.
Zenbait pertsonak kutxazain automatiko bat erre dute Bilbon, zortzi edukiontzi Gasteizen eta Renferen trenbideari eraso egin diote Iruraiz-Gauna herri arabarrean, Herrizaingo Sailak jakinarazi dunez.Lehenengo erasoaldia osteguneko 23:45ean jazo zen, hainbat pertsonak Judizmendi eta Aranbizkarra auzoetako zortzi edukiontziri su eman zietenean, Gasteizen.00:30ak aldera, Bilboko Deustu auzoan izan zen hurrengo erasoa; bertan Euskadiko Kutxaren kutxazain automatiko bat kiskali zuten. Suhiltzaileak bertara joan behar izan ziren, garrak itzaltzera. Goizaldeko 02:30ean, Renfeko trenbidearen pisuak orekatzeko kableak moztu zituzten, Iruraiz-Gauna herrian, Araban. Ezkerrekotxa gunean izandako erasoak ez du trenaren zirkulazioa eten.