Kontzertua
Ameliek Bilbon joko du larunbatean, Calumen ordez
agentziak | erredakzioa
Gazteen erreferente den pop-rock taldea 20:00etan igoko da Txurdinagako Europa Parkeko agertokira.
Amelie pop-rock taldeak, fama handiko taldea gazteen artean, kontzertua emango du Bilboko Aste Nagusian larunbatean, 20:00etan, Txurdinagako Europa Parkean.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, Calumek asteazkenean ematekoa zuen kontzertuaren ordez jarri dute talde kataluniarrarena.
Kontzetu horren ostean, eta lehendik programatuta zegoen legez, Vendetta taldearen eta LAS TEA PARTY disko-jartzaileen txanda izango da, Gaztearen kontzertuen baitan.