Aste Nagusia 2016
Bilboko Aste Nagusirako kontzertu gehiago
agentziak | erredakzioa
Calum, Eyes of Providence, Paula Rojo, Urban Kaoshy-Megastar, Ainhoa Arteta eta Urko arituko dira aurtengo Aste Nagusian.
Ainhoa Arteta, Urko, Paula Rojo eta beste hiru DJ famatu izango dira 2016ko Aste Nagusian Bilbon.
Ainhoa Arteta soprano gipuzkoarrak Abandoibarran eskainiko du kontzertua, Guggenheim museoaren ondoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Zuzendaria Marco Propeis izango da eta pianoan Iñaki Salvador arituko da.
Urko abeslaria (Josean Larrañaga) bere birako lehen kontzertua eskainiko du abuztuaren 21ean, igandean. Kontzertuan, euskal kantu herrikoien errepasoa egingo du.
ASTENGAUSIADANCE
Europa parkeko oholtzan beste hiru DJ famatu arituko dira.
Abuztuaren 25ean, nerabeen idoloa den Calumek eskainiko du kontzertua eta ondoren Eyes of Providence taldeko kideak eta Víctor Magán ekoizle famatua arituko dira.
Abuzturen 26an, Paula Rojo, telebista saio batean famatu egin zen abeslariaren txanda izango da Txurdinagako oholtza gainean.
Ondoren, Urban Kaoshy-Megastar proiektuko kideak, iazko arrakastaren ondoren, Otto Knows eta Alex Guerrero DJekin batera arituko dira.