22:30ean
Txomin Arana eta Reyes Prados, 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioan
A.H. | EITB
Zaragozana pirotekniaren su artifizialak eskainiko ditu saioak zuzenean.
Ostiral honetan, Agustin Ezenarro eta Ilaski Serrano aurkezleek bi gonbidatu berezi izango dituzte 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saio berezian. Alde batetik, Txomin Arana rallyetako montor gidaria, eta bestetik, Reyes Prados ETBko aurkezlea izango dituzte saioan.
Horrez gain, Nerea Alias kazetaria Los cinco bilbaínos bilbainada taldearen kontzertuan egongo da eta zuzeneko konexioetan Iñigo Agirre ibiliko da. Gainera, Iñigok Txori Barrote konpartsaren 30. urtemugaren erreportajea ekarriko du.
Amaitzeko, Zaragozana pirotekniaren su artifizialak eskainiko ditu saioak zuzenean, 23:45etik aurrera.
'Bilboko Aste Nagusia 2016' ostiral honetan emitituko da 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.