Kargatzen...
Itxi

22:20ean

'Agur Marijaia' zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok emango dute Aste Nagusiaren amaierako ekitaldiaren berri, 22:20etik aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok Marijaiaren agurra zuzenean eskainiko dute, gaur, 22:20etik aurrera. Bilboko udaletxe kanpoaldetik egingo dute zuzeneko saioa, eta hasteko, Marijaia txalupan Arriagatik nola irteten den erakutsiko dute.

Ondoren, pregoilaria eta txupinera Pio Barojako kaitik jaitsi, beste txalupa batean sartu eta Mariajiarengana hurbilduko dira. Bertatik botako du Patxo Telleriak Aste Nagusia agurtuko duen azken pregoia. Marijaiaren erreketarekin amaituko da ekitaldia.

Horrekin batera, Iñigo Agirrek eta Nerea Aliasek azken egun honetan gertatutakoaren inguruko erreportajeak eskainiko dituzte: urteroko kukaña eta zezen buztanaren txapelketa gastronomikoa Areatzan, hain zuzen ere.

ere.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)