Itxi

Errefuxiatuen drama

Donostiako Udalak bost etxe entregatu ditu, errefuxiatuak hartzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrela, 28 pertsonari emango diete ostatu. Gurutze Gorriak kudeatuko ditu etxebizitzak.

Donostiako udaletxea. EiTB

Donostiako Udalak bost etxebizitza entregatu dizkio Gurutze Gorriari, errefuxiatuak hartzeko. Horrela, 28 pertsonari emango diete ostatu.

Udal erakundeak agiri batean azaldu duenez, Eneko Goia alkateak eta Iñaki Irusta Euskadiko Gurutze Gorriko presidenteak akordioa sinatu dute gaur.

Ekimen honen jatorria da errufixuatuei buruz Eusko Jaurlaritzak, hiru aldundiek, hiriburuetako udalek eta Eudelek egindako bilerak.

Etxebizitza hauek bi urtez erabili ahal izango dituzte errefuxiatuek, baina epe hori urtebetez luzatu ahalko da, urtero.

Bere aldetik, Gurtze Gorriak banan-banan zehaztuko den prezio bat ordainduko du hilero, etxebizitza bakoitzeko. Etxeen zerbitzuen kostuak ere GKE horren esku egongo dira.