Gros auzoan
Bi moto erre dituzte Donostian
Agentziak | Erredakzioa
Abuztuaren 24an antzeko gertakari bat izan zen; orduan, hamaika motor erre zituzten Gros auzoan, goizaldean piztutako beste sute batean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bi moto erre dituzte bart Donostian izandako sute batean. Sutearen nondik norakoak ikertzen ari dira, baina nahita piztutako sutea izan daitekeela uste dute.
Donostiako suhiltzaileek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez, Pedro Egaña kalean piztu da sutea, Gros auzoan, eta ondoko eraikin bati ere eragin dio.
Abuztuaren 24an antzeko gertakari bat izan zen; orduan, hamaika moto erre zituzten Gros auzoan, goizaldean piztutako beste sute batean.