Itxi

baimena eman diote

Tabakalerako hotela urte eta erdi barru zabalduko dute, asko jota

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lanak sei hilabete barru hasi beharko ditu hotela eraikiko duen konpainiak.

Tabakalera. Argazkia: Asier Elorza

Donostiako Udalak funtzionatzeko baimena eman dio jada Tabakalera zentroan egingo duten hotelari, Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez.

Horren esanetan, Nuevos Espacios Habitables konpainia madrildarrak eraikiko du hotela, eta 2,5 milioi euroko aurrekontua izango du zeregin horretarako.

Enpresa horrek sei hilabeteko epea izango du lanak hasteko, eta beste urtebetekoa bukatzeko. Horrenbestez, hotelak urte eta erdi pasatu baino lehen egon beharko du zabalik.

"Hotela lau izarrekoa eta 2.487 metro karratukoa izango da", azaldu du Ramosek. Gainera, 43 gela eta 23 aparkaleku izango ditu.