San Tomas 2016
Potxola izango da Donostiako San Tomaseko txerria
eitb.eus
Leitzako Arro baserrikoa da Potxola, eta oraingoz haren izena baino ez dute zabaldu. Abenduaren 21ean izango dute donostiarrek hura ezagutzeko aukera.
Iaz Engraxi izan zen, eta aurten Potxola izango da Donostiako San Tomas azokako txerria, Donostia Kulturatik jakinarazi dutenez.
Leitzako Arro baserrikoa da Potxola, eta, oraingoz, haren izena baino ez dute zabaldu. Astelehenean izango dute hedabideek animaliaren irudiak grabatzeko eta publikatzeko aukera.
Astelehenean ezagutuko dugu ofizialki Potxola. Ondoren, abenduaren 21erarte itxaron beharko dugu, San Tomas egunera, Konstituzio enparantzan ikusi ahal izateko.