Festa
Ehunka kaldererok Donostiako Parte Zaharra alaituko dute larunbatean
eitb.eus
Guztira 398 pertsonak hartu dute parte desfilean, eta horietako % 57 emakumeak izango dira.
Inauteriak otsailaren 23tik 27ra ospatuko dituzte Donostian, baina eguna heldu baino lehen, Kaldereroen Jaia izango dute larunbat honetan, hilak 4.
Hitzordua 21:45ean izango da. Ordu horretan, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak Parte Zaharreko kaleetan barrena egingo du.
Guztira 398 pertsonak hartu dute parte desfilean, eta horietako % 57 emakumeak izango dira. 19 tribu arituko dira.
Aurten, Jose Mari Agirretxe Porrotx izango da konpartsako Erregina, eta damak, aldiz, Nagore Garcia de Andoin (Donostia Ospitaleko Pediatria saileko medikua) eta Conchi Gereño Lopez (Aspanogi).
Kaldereroak 21:30ean bilduko dira Fermin Calbetonen, eta, handik 15 minutura, 21:45ean, desfilea abiatuko dute, honako kaleetatik: Fermin Calbeton, San Jeronimo, Konstituzio Plaza, Arraindegi, Narrika, Sarriegi, Sarriegi Plaza, Bretxa, San Juan, San Vicente, Sociedad Esperanza, Euskal Herria (Union Artesana), Narrika, Abuztuak 31, Kanoietan, Hamaikak Bat, Abuztuak 31, Gaztelupe, Santa Maria, Kale Nagusia, Fermin Calbeton, Mari, Euskal Bilera, Virgen del Coro eta Gaztelubide.
Entseguak otsailaren 1ean eta 2an egingo dituzte, 20:00etan, Orixe ikastolan. Entsegu nagusia hilaren 3an izango da, udaletxean, baina desfilearen parte-hartzaileak baino ezingo dira sartu.
Inude eta Artzainak
Bestalde, Kresala Elkarteko Inude eta Artzainen Konpartsa otsailaren 5ean, igandea, aterako da, 12:00etan.
Artzainak hirira jaisten zirenean inudeen eta haien arteko gorteiatzea gogoratzen du Inude eta Artzainen egunak.
Kale hauetan barrena egingo du desfileak: Euskal Herria, Aldamar, Bulebarra, Kale Nagusia, Abuztiaren 31, Narrika, Iñigo, Konstituzio Plaza, Arrandegi, San Juan, Bretxa, Aldamar eta Euskal Herria.